XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Une batez, ahaztu egin zaizkit hilketak eta poliziak, polizoia eta untzia bera ere, eta zerbait pertsonalagok bete dit adimena.

Maider berriz libre zegoen!.

Lehenago bigarren ofizialearengandik eta orain kontramaisuarengandik.

Eta zer?. Horrek ez du esan nahi neuregana dezakedanik.

Ez ote dago ba argi nolako gorrotoz begiratu nauen?... Bai, egia da esaten dutela gorrototik maitasunera urrats bat besterik ez dagoela.

Baina, zer egin urrats hori eman dezan?.

Maiderrekin hitz egiteko irriki bizia sortu zait eta haren atzetik abiatu naiz.

Berehala beste burutapen bat gurutzatu zait.

Itxurazkoa ote da untziaren kapitaina honela ibiltzea, haur bat bailitzen? Ez ote dut eskuartean beste arazo larriagorik?...

Baina ez, gizonak ez ditu karguak bakarrik.

Erantzunkizunei soilik begira bizitzea infernu batetan egotea iruditzen zait.

Zer polizia eta zer arraio!.

Nire zorionari ere begiratu behar diot!".

Eta zuritu egin dut burua, nire portaera justifikatu.

Arazo hori argituta dago, eta zerbait argi ez balego, hor dago polizia.

Maider dut gogoan... Orain galdua dut.

Nondik arraio sartu ote da?.

Goian ez dut ikusten.

Ate honetatik sartuko zen noski.

Bai, horrela izan behar zuen, zeren sukalderako bidean hots bat entzun baitut.

Gero, deihadar bat.

- Etorri, etorri!.

Eta hau ikusi dut: (...).